Kategoriak
Olentzeroa

Jaso Olentzeroren Gutun Pertsonalizatua Gabon-gaua baino lehen!

Olentzero merezitutako oporretan dago eta aurten ezin ditu Gutun gehiago idatzi.

Datorren 2024ko Gabonetarako epea zabaltzen denean abisatzea nahi baduzu, bidali mezu bat olentzerogutuna@gmail.com helbidera.

Olentzeroren gutun pertsonalizatua umeei

2024ko Gabon hauek zure seme-alabentzat are bereziagoak izatea nahi duzu?

Aurten Olentzerok modu pertsonalizatuan idazten dio zure umeari eta gutuna postaz bidaltzen dio bere Etxetik zure postontzira. Edo nahiago baduzu, zure posta elektronikora.

Imajinatu zure seme-alabaren harridura aurpegia postontzian berari zuzendutako Olentzeroren gutuna aurkitzen duenean, non Olentzerok bere xehetasun intimoenak ezagutzen dituen, eskatutako oparien berri ematen dion eta nola portatzen den ere badakien.

Gutunak gabonetako ipuin zoragarri bat dakar, non umea protagonista da.

Gainera, eskutitz solidario bat da, haur-minbizia duten umeei lagunduko diezu eta.

Benetazko Gabonetako magia!


Nola pertsonalizatu Olentzeroren Gutuna modu errazean

Zure seme-alabarentzako Olentzeroren Gutuna pertsonalizatzea oso erraza da eta minutu pare bat besterik ez dituzu beharko:

1

Bidalketa mota

Zure Olentzero Gutuna posta elektronikoz edo postontzian inprimatuta jaso nahi duzu?

2

Hizkuntza hautatu

Olentzeroren Gutuna euskeraz zein gaztelaniaz aukera dezakezu.

3

Eredua aukeratu

Bi gutun-eredu ezberdin daude aukeran, zure seme-alaba bakoitzarentzat bakarrak izan daitezen.

4

Istorioa aukeratu

5 ipuintxoen artean aukeratu dezakezu, zure seme-alabaren gutunarekin batera joango dena eta non protagonista izango den.

5

Galdetegia bete

Olentzerok haur bakoitzari buruzko xehetasun batzuk ezagutu behar ditu gutuna pertsonalizatzeko.

6

Osatu zure datuak

Zure datu pertsonalak eta zure helbidea betetzea eta ordainketa modu seguruan egitea besterik ez duzu egin behar.

7

Gozatu sorpresaz

Gabon-gaua baino lehen Olentzeroren Gutuna jasoko duzue zuen postontzian edo emailean.

Olentzeroren gutun pertsonalizatua umeei

Gabon hauetan Olentzerok gutun bidez erantzuten dizu!

Olentzerok idatzitako eskutitza jasoko duzu zure postontzian edo mailean abenduaren 24a baino lehen

7.95€ -tik solik

Olentzerok gizabanakotasunean idazten die umeei

Olentzerok haur bakoitzari idazten dion gutun bakoitza BAKARRA da.

Eskutitzak guztiz pertsonalizatuta daude haur bakoitzaren datuekin: izena, bere gutunean eskatutako opariak, bere zaletasunen inguruko xehetasunak, lagunak, sekretutxoak … Eta badaki nola jokatu duen ere!

Gainera, hizkuntza hauta dezakezu, euskaraz edo gaztelaniaz nahi baduzu, eta bi eredu ezberdinen artean, era honetan anaia-arreba bat baino gehiago etxean badaude, gutun guztiak desberdinak izango dira.

Eta 5 istorio desberdinen artean ere aukera dezakezu, non umea protagonista den.

Nola? Olentzerok lanari ekiteko bete behar duzun galdetegi sinple bati esker.

Zer jasoko du haur bakoitzak Olentzeroren Gutunean?

Olentzeroren haurrentzako gutunak oso benetazkoak dira, eskuz idatzita eta zahartutako paperean inprimatuta baitaude.

Haurrak harritu egingo dira kanpoko itxurarekin eta barruko edukiarekin.

Erabat pertsonalizatutako Gutuna

Ez daude Olentzeroren bi gutun berdinak, bakoitzak ume bakoitzaren datu pertsonalak baititu.

Gutunak haur bakoitzari buruzko informazio paregabea dauka: izena, lagunen izenak, gogoko ekintzak, janari gogokoena…

Eta Olentzerok badaki ondo portatzen den ala ez!

Eta noski, txikiak bere gutunean eskatu duen opariari buruz hitz egingo dio.

Zure semea edo alabarentzako gutun guztiz gizabanakatua… Zur eta lur geratuko da!

Olentzeroren gutun pertsonalizatua umeei

✔ Eredu ezberdinak

Gutunak oso errealistak dira eta txikienek ez dute zalantzarik izango Olentzerok pertsonalki idatzi dituela.

Olentzerok berari aurretik idatzi dioten gutunari erantzuten ari dela pentsatuko dute.

Gutunek gutxienez 2 orri dituzte eta testu eta ilustrazio ezberdinak dituzten 4 ereduren artean aukeratu dezakezu.

Horrela, etxe berean haur bat baino gehiago baldin badago, gutunak guztiz desberdinak izango dira.

Olentzeroren gutun pertsonalizatua umeei
EREDU 1
Olentzeroren gutun pertsonalizatua umeei
EREDU 2
Olentzeroren gutun pertsonalizatua umeei
EREDU 3
Olentzeroren gutun pertsonalizatua umeei
EREDU 4

Estetika oso zaindua

Gutun-papera zahar itxurakoa da, pisu handikoa eta kalitate paregabekoa da.

Inprimaketaren kalitatea oso errealista da eta eskuz idatzitako letra motarekin, baina txikiek irakurtzeko erraza da.

✔ Xehetasun paregabeak: Sinatutako gutuna

Olentzerok berak sinatu du eskutitza.

Gabonetako ipuin polita

Euskaraz zein gaztelaniaz Olentzero, bere lagunak eta zure umea protagonistak diren Gabonetako 5 ipuin maitagarrien artean aukeratu dezakezu.

Istorio txiki honek Olentzeroren eta zure seme-alaben arteko lotura are bereziago bihurtuko du.

Aukeratu gehien gustatzen zaizun istorioa:

Olentzero eta bere lagun berriak

Olentzero oso nahasita dago janaria sukaldetik desagertzen hasten denean, gauzak nahastuta eta arrasto arraroak aurkitzen dituenean…

Ipuin aproposa etxeko txikienentzat.

Olentzero eta tximiniako enbor magikoa

Gabonetako istorio maitagarria, non haurrek familia benetako Eguberria dela eta opariak ez direla garrantzitsuena deskubrituko duten.

Benetan hunkigarria!

Olentzero eta Galtzagorriak ur-jauzian

Istorio zirraragarri honetan Galtzagorri bat itotzear dago.

Baina Olentzerok bere bizitza salbatuko du eta izaki txiki hauek bere laguntzailerik fidelenak bihurtuko dira.

Olentzero oparien bila

Neska kapritxoso bat haserretzen da, Olentzerok aurten oparirik izango ez dituela esaten dioenean, bere lagunak oso gaizki tratatzen dituelako.

Neskak opari guztiak lapurtuko ditu eta Gabonak arriskuan jarriko ditu.

Mari Domingi lore magikoaren atzetik

Iratxo maltzur batek begi gaiztoa botatzen dio Olentzerori eta honek ezin ditu Gabonetako opariak landu.

Mari Domingik, ume baten laguntzaz, sorginkeria desegingo duen lore magikoa bilatu beharko du.

%100 benetazkoa

Egiazko Olentzeroren Gutuna denez, Olentzeroren Etxetik zure etxera iritsiko den gutunazalak ere itxura zaharra du.

  • Eskuz idatzitako estiloan haur bakoitzaren izenean bidaltzen da.
  • Olentzeroren zigilua darama.
  • Olentzeroren Etxearen Posta-Bulegoko posta-zigilu ofiziala.
  • Eta gutun-azalaren atzeko aldean, gabonetako pegatina.

*Olentzeroren gutunazala zure izenean joango den beste gutunazal baten barruan bidaliko da, babestuta egon dadin eta umeari hobeto datorkizuenean emateko.

Olentzeroren gutun pertsonalizatua umeei

Are Magia gehiago gehitu nahi diezu Gabon hauei?

Zure seme-alaben Gabonak are bereziagoak izatea nahi baduzu, opari osagarri hauekin osatu dezakezu zure Olentzeroren Gutuna.

Olentzeroren gutun pertsonalizatua umeei

Olentzeroren Gutuna + Ipuina + Portaera Onaren Ziurtagiria

Zure seme-alaba aurten oso ondo portatu dela egiaztatzen duen agiri ofiziala eta horregatik, Olentzerok pertsonalki zoriontzen du diploma bat emanez.

Bere izen-abizenekin eta Olentzeroren sinadurarekin pertsonalizatua!

11.95€-tik

Olentzeroren gutun pertsonalizatua umeei

Olentzeroren Gutuna + Ipuina + Olentzeroren Denborapasak

Jolas klasiko dibertigarri batzuk Olentzero eta bere lagunak protagonista izanik.

Txikienek primeran pasatuko dute koloreztatzen, 7 akatsen bila, labirintorako irteera edo hizki-sopako hitzak aurkitzen.

10.95€-tik

Olentzeroren gutun pertsonalizatua umeei

Pack Berezia: Olentzeroren Gutuna + Ipuina + Ziurtagiria + Denborapasak

Bete zure haurraren bihotza magiaz eta ilusioz Gabonetako Pack Berezi honekin.

Gutun pertsonalizatua bat, Ipuin original bat, Portaera Onaren Ziurtagiria eta Jolas dibertigarriak Gabon paregabe baterako.

13.95€-tik

Olentzeroren gutun pertsonalizatua umeei

Pack Premium: Olentzeroren Gutuna + Ipuina Ziurtagiria + Denborapasak + Botoia

Gabon borobilena Olentzeroren Pack Premiumarekin.

Pack Bereziak Gabonetan gozatzeko barne hartzen duen guztia eta gainera, Gabon.gauean oparien ondoan uzteko Olentzeroren alkandoraren Botoia.

19.60€

Olentzeroren Klub Sekretuko gutun pertsonalizatua umeei

Olentzeroren Klub Sekretuko Gutuna + Klubaren Ziurtagiria

Olentzeroren Gutun hau oso berezia da eta Olentzeroren existentziaz susmatzen hasi diren haurrentzat BAKARRIK da.

Gutunean, Olentzerok azaltzen dio umeari zergatik pasatzen dion lekukoa gurasoei eta Gabonen Zaindariaren diploma ematen dio.

14.90€

Familian bizitzeko Gabon ahaztezina

Olentzeroren Gutunari esker Gabon hauek oso bereziak izango dira.

Olentzeroren gutuna esku artean hartzen dutenean zure seme-alaben aurpegi hunkituak ikustea, zure itxaropenak gaindituko dituen zerbait da.

Familia osoa eseri Gabonetako zuhaitzaren ondoan eta lasai irakurri Olentzeroren Gutun bakoitza.

Olentzerok zuentzat idatzi duen istorio txikiak inoiz ahaztuko ez duzuen momentu familiarra izango da, bai haurrentzat zein helduentzat.

Gabon ahaztezinak Olentzeroren Gutuna denok batera irakurriz

“Olentzeroren Gutuna bere haurtzaroko oroitzapena izango da bizitza osorako. Amets egin, imajinatu eta Gabonen benetako esentzian sinistaraziko dion opari berezia”.

Bete Galdetegia eta zeure Olentzeroren Gutun Pertsonalizatua eskatu

¡Soilik minutu pare bat beharko dituzu Olentzerok zure seme-alaben eskutitza idazteko behar dituen datuak betetzeko!

Gabonetako Gutun oso solidarioa

Olentzeroren Gutunarekin, zure seme-alabak zoriontsu egiteaz gain, zure hondar aletxoa eman ahal izango duzu haur minbizia duten umeei laguntzeko.

Eskatutako gutun bakoitzeko, zenbatekoaren % 5 emango diegu Euskadin haur-minbizia duten aita eta amen elkarteei:

  • Aspanovas, minbizia duten adingabeen familien Elkartea Bizkaian.
  • Aspanogi, minbizia duten adingabeen familien Elkartea Gipuzkoan.
  • Aspanafoa, minbizia duten adingabeen familien Elkartea Araban.

Kaltetutako familiek sortutako irabazi-asmorik gabeko entitateak, beren jarduera ospitalean eta ospitaletik kanpo arreta psikosoziala eskainiz burutzen dutenak.

Minbizia duten adingabeen eta haien familien bizi-kalitatea hobetzeko jaio ziren elkarteak diagnostikoa egiten den unetik, oso prozesu gogorra eta luzea baita.

Imajinatzen al duzu zure seme-alabaren zoriontasuna Olentzeroren Gutuna postontzitik ateratzen duenean?

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude