Zein motatako Olentzeroren Gutun pertsonalizatua nahiago duzu?
Olentzero heldu baino lehen haurrari emateko Gutuna
Olentzeroren Gutunik magikoena, jaso bezain laster Eguberrien ilusioa piztea eta Gabon-gaurarte iraunaraztea lortzen duena. Eta ondo portaraztea, badakielako Olentzero berari begira dagoela!
Gutun pertsonalizatuak ipuin bat ekartzen du non txikia protagonista den eta gehigarriekin osa dezakezu, hala nola portaera onaren diploma edo zaletasun jokoak.
Gabon-gauean Olentzeroren opariekin uzteko Gutuna
Gabon-gauean denak lo zaudeten bitartean eta opariak etxean banatu ondoren, Olentzerok gutun pertsonalizatua uzten dio txikiari.
Imajinatzen al duzu zure seme-alabaren aurpegia goizean oparien ondoan bere gutuna deskubritzen duenean?
Gutun Magiko hau Olentzeroren alkandoraren botoi batekin etor daiteke, opariak uztean nahi gabe zure etxean galduko duena… A ze zirrara!
Olentzeroren Klub Sekretuaren Gutuna
Olentzeroren Gutun hau oso berezia da eta Olentzeroren existentziaz susmatzen hasi diren haurrentzat BAKARRIK da.
Gutunean, Olentzerok azaltzen dio umeari zergatik pasatzen dion lekukoa gurasoei eta Gabonen Zaindariaren diploma ematen dio.
Ezinbesteko aurkikuntza fasea, baina gutun honi esker Gabonetako magia bizirik mantentzen duena.
Gabon hauetan Olentzerok gutun bidez idazten dizu
“Gutun magikoa, berezia eta solidarioa, betiko oroitzapen ahaztezina izango dena“
PERTSONALIZATUA
Olentzeroren Gutuna haur bakoitzari zuzenduta doa, guztiz pertsonalizatua, bere izena, adina, zaletasunak eta beste xehetasun batzuekin, non txikiak oso bereziak sentituko diren.
2 hizkuntza eta eredu ezberdinak daude aukeran.
ORIGINALA
Gutun bakoitza eskuz egina da eta Galtzagorriek gainbegiratuta.
Oso paper berezi batean inprimatuta dago, jatorrizko ilustrazio eta xehetasunekin, Olentzeroren sinadura esaterako.
Gutun-azal itxi batean dator haurraren izenean, Olentzeroren Etxearen zigiluarekin eta posta-zigilu ofizialarekin.
SOLIDARIOA
Gabonak urteko garairik politena dira, baina ume guztiek ezin dute modu berean gozatu.
Hori dela eta, eskaera bakoitzarekin %5 emango diegu minbizia duten adingabeen familien Euskadiko 3 elkarteei.
Minbizia duten adingabeen eta haien familien bizi-kalitatea hobetzea helburu duten irabazi-asmorik gabeko entitateak.
“Inoiz ahaztuko ez duzuen Gutun Magikoa”