Salmenta eta Kontratazio Baldintzak

Salmenta eta Kontratazio Baldintza hauek www.olentzero.pro online dendan eros daitezkeen Gutun pertsonalizatuen erabilera arautzen dute.

Salmenta eta Kontratazio Baldintza hauek erreserbarik gabe onartuko dituzte alderdiek. Olentzero.pro-k beretzat gordetzen du edozein unetan eta aldez aurretik jakinarazi gabe aldatzeko eskubidea, bai Baldintzak bai webgunearen bidez eskaintzen diren produktuak, beraz, Erabiltzailearen ardura izango da horiek irakurtzea erosketa egiten duen bakoitzean.

Erosketa-prozesua

Olentzero.pro-n erosketa bat egitea oso erraza da eta pauso batzuk jarraitu besterik ez duzu egin behar:

Produktuaren pertsonalizazioa

Gutun bat erosteko, erabiltzaileak gutun hori pertsonalizatzeko galderak dituen formulario bat bete behar du.

Horrez gain, eskainitakoen artean nahi duen gutun-eredua eta istorio zehatz bat aukeratu beharko ditu (Olentzeroren Klub Sekretuko Gutunak eta Eskertze Gutunak izan ezik, eredu bakarra dutenak eta ez doaz ipuin batekin batera, Diploma batekin baizik, eta Gabon-gaueko Gutunek ere ez daukate ipuinik).

Galdetegia betetzen amaitu aurretik, erabiltzaileak aukeratu beharko du bere erosketari aparteko produkturik gehitu nahi dion gutun pertsonalizatuaz gain. Produktu bakoitzaren azken prezio guztiak produktu bakoitzaren deskribapenaren ondoan zehazten dira.

Azkenik, Pribatutasun Politika irakurri eta onartu behar du eta atal honetan azaltzen diren Salmenta eta Kontratazio Baldintzak baita ere.

Atal guztiak behar bezala bete badira, pantaila berri bat agertuko da erosketa prozesua egiaztatzen duen mezu batekin eta erabiltzaileak emandako informazioaren laburpen batekin.

Hala ere, erosketa ez da osatuko erabiltzaileak bere eskaeraren ordainketa egin arte Olentzero.pro-k eskaintzen duen moduan (ikus hurrengo atala).

Erabiltzailea da gutun pertsonalizatua sortzeko emandako testuen, ortografia eta eduki guztiaren arduraduna.

Eskaera bat bertan behera uzteko eskubidea gordetzen dugu, baldin eta erabiltzaileak inprimakia betetzerakoan hartzailearenganako hizkera zikin, iseka, iraingarria eta/edo mingarria erabiltzen baldin badu.

Onartutako ordainketa-metodoak

Olentzero.pro-k bi ordainketa-metodo ditu: Bizum atebidearen bidez, segurtasunez egiten dena telefono mugikorren zenbakia erabiliz eta banku-transferentzia erabiliz.

Ordainketak aldez aurretik egin behar dira. Ekoizpen fasea eta produktuaren pertsonalizazioa aurrera joango dira, erabiltzaileak ordainketa egin eta olentzero.pro-k egiaztatu ondoren.

Erosketaren baieztapena

Zenbatekoaren ordainketa baieztatu ondoren, produktua onartzen da eta berrespen-mezu bat bidaliko zaio erabiltzaileari 72 lanegunetan gehienez.

Ez baduzu mezu elektroniko hau jasotzen, jar zaitez gurekin harremanetan bide hauetakoren batean:

Bezeroa da emandako informazioaren erantzule eta gutuna pertsonalizatzeko lan egiten den materialarekin da.

Akatsak eskuz egiaztatzen dira, baina ezin da beti % 100ean bermatu. Beraz, olentzero.pro ez da erabiltzaileak emandako informazioaren erantzule, eta erabiltzailea da horren erantzule osoa.

Zure galdetegia bete eta berehala ohartzen bazara akats larri bat egin duzula, bidal iezaguzu mezu elektroniko bat olentzerogutuna@gmail.com gaian adieraziz: PREMIA + haurraren izen-abizenak.

Mezuan, egin beharreko aldaketa esaten diguzu eta hori egitea posible den ala ez baieztatuko dizugu.

Zure galdetegia bete eta 10 minutu igaro ondoren mezu elektronikoa jasotzen ez badugu, asko sentituz ezin izango dugu gutuna aldatu.

Bidali baldintzak

. Inprimatutako Gutunak

Inprimatutako Olentzeroren gutun pertsonalizatuak Espainia penintsulara soilik bidaltzen dira.

Bidalketa posta ziurtatu bidez egingo da, Correos enpresaren bitartez.

Ziurtatutako posta bidalketak kostu bat du (Correos-ek ezarritakoa urte bakoiatzaren hasieran) eta jarraipen-zenbakia du. Posta bulegoan utzi eta gero 48/72 orduko epean entregatzen da.

GARRANTZITSUA: Posta-zerbitzuaren Gabonetako datek duten berezitasuna dela eta, ezin dugu posta bidez bidalketen % 100 bermatu edozein gorabehera edo atzerapen gertatzen bada, gure esku ez baitago, hala nola ezinbesteko kasuetan edo kasualitatez.

Ia bidalketa guztiak adierazitako epean egiten dira, nahiz eta atzerapenak gerta daitezkeen eguraldi kaxkarrengatik, eskaeren bolumen handiko datak, grebak, itxierak, istripuak…  Ez gara erantzule ezinbesteko behar kasuen edo kasualitatezko kausetan, zerikusirik ez duten hirugarrenen arabera.

Gure esku dagoen guztia egingo dugu gutunak garaiz iristeko.

4 lanegun igaro ondoren zure eskaera jaso ez baduzu, jar zaitez gurekin harremanetan olentzerogutuna@gmail.com helbidean, ahalik eta irtenbide onena eman diezazugun:

    Erabiltzaileak entrega-datuak gaizki sartu baditu edo hauek osorik ez badaude (izen-abizenak edo helbide osoa) eta gutuna garaiz iristen ez bada, olentzero.pro edozein erantzukizunetatik salbuetsiko da.

    . Gutun deskargagarriak

    Etxean inprimatzeko deskarga daitezkeen Gutunen kasuan, ordainketa egiaztatu ondoren, pdf formatuan fitxategi digitalak emandako posta elektronikoan bidaliko zaizkio erabiltzaileari, gehienez 48/72 laneguneko epean.

    Olentzero.pro ez da bezeroaren edo gure posta elektronikoko edo ordenagailuko zerbitzarietan akatsek eragindako atzerapenen erantzule.

    Epeak eta epemugak

    Olentzeroren Gutuna postaz eskatzeko azken eguna 2024ko abenduaren 17a izango da.

    2024ko abenduaren 18tik aurrera, gutunak posta elektronikoz soilik bidaliko dira deskargatzeko formatuan, etxean inprimatzeko.

    Produktuen prezioak

    Prezioak eurotan adierazita daude. Erosketak Espainian dagozkion zergak dakartza, eta aipatutako zenbatekoak ez dira itzuliko, zerga-ondorioetarako, inola ere.

    Produktuen prezioa bezeroak eskaera berresten duen unean jasotzen dena da. Olentzero.pro-k bere webgunean eskuragarri dauden produktuen prezioa eta beste baldintza komertzialak edozein unetan eta aldez aurretik jakinarazi gabe aldatzeko eskubidea du.

    Erosketa-bermea

    Gure erruz produktua akastuna iristen bada, horren arabera jokatuko dugu.

    Produktuaren egoera egiaztatzeko argazki bat bidali beharko diguzu olentzerogutuna@gmail.com helbidera.

    Behin kaltearen kausa gurea dela baloratu ondoren, ahal bada, gutuna berriro bidaliko da, egitekoak doakoak izanik erabiltzailearentzako.

    Epeak direla-eta ezinezkoa bada, erabiltzaileari aukera emango zaio fitxategiak posta elektronikoz bidaltzeko PDF formatu digitalean etxean inprimatzeko, 2€-ko itzulketarekin batera.

    Aukera hau erabiltzailearen gustukoa ez bada, erosteko unean ordaindutakoa itzuliko zaio.

    Postetxearen atzerapen, klateak edo galeraren kasuan, fitxategiak posta elektroniko bidez bidaliko zaizkio erabiltzaileari PDF formatuan, etxean inprimatzeko eta aparteko sorpresaren bat, baina inolaz ere ez da dirua itzuliko.

    Itzultzeko edo atzera egiteko eskubideak

    Olentzero.pro produktuen izaera pertsonalizatua eta neurrira egindakoa dela eta, justifikatutako arrazoirik gabe atzera egiteko edo itzultzeko eskubidea ez da aplikatuko.

    Produktua gaizki dagoenean, akastun dagoenean edo garraioan hondatuta dagoenean bakarrik ordezkatuko da denborak ahalbidetzen badu. Bestela, aurreko Erosketa Bermea atalean azaldutako aukera emango zaio bezeroari.

    Gutunak arretaz berrikusten dira bidali aurretik, baina gaizki edo akatsen bat duen produkturen bat jasotzen baduzu, jar zaitez gurekin harremanetan ahalik eta azkarren (olentzerogutuna@gmail.com).

    Bezeroak gutuna sortzeko beharrezkoak diren datuak sartzerakoan egindako akatsak ez dira itzultzeko arrazoi.

    Erabiltzaileen erantzukizuna emandako edukiarekiko

    Erabiltzailea da galdetegian emandako informazio guztiaren erantzulea, baita erosketa egiterakoan onartutako baldintzetan ere.

    Erantzukizunaren muga

    Olentzero.pro-k ez du inolako erantzukizunik izango produktua ekoitzi eta entregatzean edozein motatako akatsetan, bereak edo besteenak, edo sortutako kalte-motetan, zuzenak edo zeharkakoak, erosketaren zenbatekoa itzultzea izanik kalte-ordaina lortzeko azken aukera. Beti ere, Olentzero.pro-k bere ekintzetan duen erantzukizuna frogatzen den kasuetan.

    Irudiak eta azken inprimaketa-arteak

    Irudiak webgunean argitaratutako iruditik apur bat alda daitezke, faktore desberdinengatik, hala nola gailu ezberdinen bereizmena.

    Azken edukia ahalik eta fidelena izan dadin saiatzen garen arren, olentzero.pro-k beretzat gordetzen du argitaratutako edo inprimatutako produktua hobetzeko uste dituen sormen-aldaketak egiteko eskubidea.