Kategoriak
Olentzeroa

Olentzeroren Klub Sekretuko Gutun pertsonalizatua

Olentzeroren Klub Sekretuko gutun pertsonalizatua umeei

Zure seme-alaba Olentzeroren existentziaz susmatzen hasi al da?

Onartzea zaila egiten zaigun arren, ezinbestean gure semea-alaba nagusi egiten ari da eta errugabetasuna galtzen doa pixkanaka-pixkanaka…

Une bat iristen da non Olentzeroren existentziari buruzko galderak egiten hasten dena eta gurasoak Gabonetarako opariak erosten dutenaren susmoa duena. Aurkikuntzaren fase beldurgarria!

Gutun pertsonalizatu honen bitartez, Olentzerok SEKRETU HANDIA ezagutzera ematen dio eta gurasoei opari agintea zergatik pasatu behar dien azaltzen dio.

Horrez gain, Olentzeroren Klub Sekretuko Diploma Ofiziala ematen dio Gabonen Zaindari gisa.

Bertan, haurrak sekretua gordetzea onartzen du, haur txikiei ezer ez esatea eta Gabonak lehen bezala gozatzen jarraitzea.

Umeek euren susmoei erantzuteko eta Gabonetako ilusioa sentitzen jarraitzeko modu oso naturala.

Gainera, eskutitz solidario bat da, haur-minbizia duten umeei lagunduko diezu eta.

Dudarik gabe, Gabonetako Magian sinesten jarraitzeko modurik onena!


Pertsonalizatu Olentzeroren Klub Sekretuko Gutuna modu errazean

Zure seme-alabarentzako Olentzeroren Klub Sekretuko Gutuna pertsonalizatzea oso erraza da eta minutu pare bat besterik ez dituzu beharko:

1

Hizkuntza hautatu

Olentzeroren Klub Sekretuko Gutuna euskeraz zein gaztelaniaz aukera dezakezu.

2

Galdetegia bete

Olentzerok haur bakoitzari buruzko xehetasun batzuk ezagutu behar ditu gutuna pertsonalizatzeko.

3

Osatu zure datuak

Zure datu pertsonalak eta zure helbidea betetzea eta ordainketa modu seguruan egitea besterik ez duzu egin behar.

4

Gozatu sorpresaz

Une magikoa postontzian Olentzero Klub Sekretuaren Gutuna jasotzen duzunean.

Olentzeroren Klub Sekretuko gutun pertsonalizatua umeei

Olentzerok Sekretu Handia gutun bidez kontatzen dio zure seme-alabari modu pertsonalizatuan!

Olentzerok idatzitako eskutitza jasoko duzu zure postontzian

14.90€ soilik

Zein adinetarako egokia da Aurkikuntzaren Olentzeroren Gutuna?

Ez dago adin zehatzik, haur bakoitza mundu bat baita.

Badaude susmoak lehenago adierazten dituzten umeak eta geroxeago beste batzuk… Erantzun batekin lasaitu daitezkeen umeak eta galderekin jarraitzen duten beste batzuk…

Inork ez du zure seme-alaba zuk baino hobeto ezagutzen eta Sekretu Handia agerian uzteko unea noiz iritsi den jakingo duzu, dudarik gabe.

“Olentzeroren Klub Sekretuko Gutunaren helburua haurren aurkikuntza fase hori ahalik eta naturalena izatea eta Gabonetako Magia poz eta ilusio berarekin bizitzen jarraitzea da”.

Noiz da Olentzeroren Klub Sekretuko Gutuna emateko garairik onena?

Olentzeroren Klub Sekretuko Gutunak urteko edozein egunetarako balio du.

Ohikoena da haurrek euren zalantzak izatea Gabon garaitik hurbil, irailetik urtarrilera.

Baina batzuetan maiatzean botatzen dizute bonba, adibidez, eta hilabete hau bestelakoak bezain ona da.

Olentzerok gizabanakotasunean idazten dio umeari Sekretu Handia kontatzeko

Olentzerok haur bakoitzari idazten dion gutun bakoitza BAKARRA da. Gainera, hauxe benetan gutun berezia da Olentzerok SEKRETU HANDIA kontatzen baitio.

Gutuna guztiz pertsonalizatuta dago ume bakoitzaren datuekin: izena, adina…

Gainera, hizkuntza hauta dezakezu, euskaraz edo gaztelaniaz nahi baduzu.

Eta goren gisa, haurrak Olentzeroren Klub Sekretuko Diploma Ofiziala jasoko du bere izenean sinatu beharko duena.

Nola? Olentzerok lanari ekiteko bete behar duzun galdetegi sinple bati esker.

Nolakoa de Olentzeroren Klub Sekretuko Gutuna?

Olentzeroren haurrentzako Klub Sekretuko Gutuna oso benetazkoa da, eskuz idatzita eta zahartutako paperean inprimatuta baitaude.

Haurrak harritu egingo dira kanpoko itxurarekin eta barruko edukiarekin.

Erabat pertsonalizatutako Gutuna

Ez daude Olentzeroren Klub Sekretuko bi gutun berdinak, bakoitzak ume bakoitzaren datu pertsonalak baititu.

Gutunak haur bakoitzari buruzko informazio paregabea dauka: bere izena, lagunen izenak, adina…

Zure semea edo alabarentzako gutun guztiz gizabanakatua… Zur eta lur geratuko da!

Olentzeroren Klub Sekretuko gutun pertsonalizatua umeei

Estetika oso zaindua

Gutun-papera zahar itxurakoa da, pisu handikoa eta kalitate paregabekoa da.

Inprimaketaren kalitatea oso errealista da eta eskuz idatzitako letra motarekin, baina txikiek irakurtzeko erraza da.

✔ Xehetasun paregabeak: Sinatutako gutuna

Olentzerok berak sinatu du eskutitza.

Olentzeroren Klub Sekretuko Diploma

Sekretu Handia ezagutzera eman ondoren, Olentzerok bere Klub Sekretuko kide dela ziurtatzen duen Diploma Ofizial bat emango dio haurrari, eta horrela Olentzeroren laguntzaile bihurtuko da Gabonetako Zaindari gisa.

Bere izenean doan oroitzapen polita, haren bizitza osoan zehar bidelagun izango duena eta bertan, Gabonetako izpirituaren magia inoiz galduko ez duela zin egiten du.

Olentzeroren Klub Sekretuko gutun pertsonalizatua umeei

%100 benetazkoa

Egiazko Olentzeroren Klub Sekretuko Gutuna denez, Olentzeroren Etxetik zure etxera iritsiko den gutunazalak ere itxura zaharra du.

  • Eskuz idatzitako estiloan haur bakoitzaren izenean bidaltzen da.
  • Olentzeroren zigilua darama.
  • Olentzeroren Etxearen Posta-Bulegoko posta-zigilu ofiziala.
  • Eta gutun-azalaren atzeko aldean, gabonetako pegatina.

*Olentzeroren gutunazala zure izenean joango den beste gutunazal baten barruan bidaliko da, babestuta egon dadin eta umeari hobeto datorkizuenean emateko.

Olentzeroren Klub Sekretuko gutun pertsonalizatua umeei

Familian bizitzeko Gabon ahaztezina

Olentzeroren Klub Sekretuko Gutunari esker Gabon hauek oso bereziak izango dira.

Olentzeroren Gutuna irakurtzean eta Sekretu Handiaren berri izatean zure haurraren harridura aurpegia ikustea, zure itxaropenak gaindituko dituen zerbait da.

Gabon ahaztezinak Olentzeroren Gutuneko Sekretuaren agerraldia irakurtzen familian

“Olentzeroren Klub Sekretuko Gutuna bere haurtzaroko oroitzapena izango da bizitza osorako. Amets egin, imajinatu eta Gabonen benetako esentzian sinistaraziko dion opari berezia”.

Bete Galdetegia eta zeure Gutun Pertsonalizatua eskatu

¡Soilik minutu pare bat beharko dituzu Olentzerok zure seme-alaben eskutitza idazteko behar dituen datuak betetzeko!

Gabonetako Gutun oso solidarioa

Olentzeroren Klub Sekretuko Gutunarekin, zure seme-alaba zoriontsu egiteaz gain, zure hondar aletxoa eman ahal izango duzu haur minbizia duten umeei laguntzeko.

Eskatutako gutun bakoitzeko, zenbatekoaren % 5 emango diegu Euskadin haur-minbizia duten aita eta amen elkarteei:

  • Aspanovas, minbizia duten adingabeen familien Elkartea Bizkaian.
  • Aspanogi, minbizia duten adingabeen familien Elkartea Gipuzkoan.
  • Aspanafoa, minbizia duten adingabeen familien Elkartea Araban.

Kaltetutako familiek sortutako irabazi-asmorik gabeko entitateak, beren jarduera ospitalean eta ospitaletik kanpo arreta psikosoziala eskainiz burutzen dutenak.

Minbizia duten adingabeen eta haien familien bizi-kalitatea hobetzeko jaio ziren elkarteak diagnostikoa egiten den unetik, oso prozesu gogorra eta luzea baita.

Gabon hauek benetan Magikoak izatea nahi duzu?

Zure seme-alaba oraindik aurkikuntza fasean ez baldin badago baina Gabon hauetan Olentzeroren Gutun pertsonalizatua jaso dezan nahi baldin baduzu, hona hemen beste aukera batzuk:

Olentzeroren gutun pertsonalizatua umeei

Olentzeroren Gutun Pertsonalizatua

Opariak ahazten dira, baina Olentzeroren Gutuna inoiz ahaztuko ez duen haurtzaroko oroitzapena izango da.

Olentzeroren benetazko Gutuna Gabonetako istorio eder bat dakar, non txikia protagonista den.

7.95€-tik

Olentzeroren gutun pertsonalizatua umeei

Olentzeroren Gutuna + Portaera Onaren Ziurtagiria

Zure seme-alaba aurten oso ondo portatu dela egiaztatzen duen agiri ofiziala eta horregatik, Olentzerok pertsonalki zoriontzen du diploma bat emanez.

Bere izen-abizenekin eta Olentzeroren sinadurarekin pertsonalizatua!

11.95€-tik

Olentzeroren gutun pertsonalizatua umeei

Olentzeroren Gutuna + Olentzeroren Denborapasak

Jolas klasiko dibertigarri batzuk Olentzero eta bere lagunak protagonista izanik.

Txikienek primeran pasatuko dute koloreztatzen, 7 akatsen bila, labirintorako irteera edo hizki-sopako hitzak aurkitzen.

10.95€-tik

Olentzeroren gutun pertsonalizatua umeei

Pack Berezia: Olentzeroren Gutuna + Ziurtagiria + Denborapasak

Bete zure haurraren bihotza magiaz eta ilusioz Gabonetako Pack berezi honekin.

Gutun pertsonalizatua bat, Ipuin original bat, Portaera Onaren Ziurtagiria eta Jolas dibertigarriak Gabon paregabe baterako.

13.95€-tik

Olentzeroren gutun pertsonalizatua umeei

Gabon-gauerako Olentzeroren Gutuna

Gabon-gauean denak lo zudeten bitartean eta opariak etxera eraman ondoren, Olentzerok gutun pertsonalizatua uzten dio txikiari.

Imajinatzen al duzu zure haurraren aurpegia goizean oparien ondoan bere gutuna deskubritzen duenean?

6.95€-tik

Olentzeroren gutun pertsonalizatua umeei

Gabon-gauerako Olentzeroren Gutuna + Botoia

Gutun Magiko hau opariak uztean zure etxean nahi gabe galduko duen Olentzeroren alkandoraren botoi batekin batera joan daiteke…

A ze zirrara!

12.10€-tik

Imajinatu ahal duzu zure seme-alabaren zoriontasun handia buzoitik Olentzeroren Gutun Sekretua hartzen duenean?

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude