Bete galdetegia zure seme-alabari buruzko zenbait datu bitxi jakiteko, eredua aukeratu eta ordainketa modu seguruan egin.
Olentzeroren Gutuna soilik eskatu dezakezu edo gehigarri batzuekin osatu:
- Olentzeroren Gutun Pertsonalizatua + Ipuina: 7.95€.
- Gutun Pertsonalizatua + Ipuina + Portaera Onaren Ziurtagiria: 11.95€.
- Gutun Pertsonalizatua + Ipuina + Olentzeroren Denborapasak: 10.95€.
- Gabonetako Pack Berezia (Gutun Pertsonalizatua + Ipuina + Ziurtagiria + Denborapasak): 13.95€.
Eskaera bakoitzeko zenbatekoaren % 5 emango diegu minbizia duten haurren aita eta amen Euskadiko elkarteei.
Minutu pare bat barru zure Olentzero Gutuna martxan egongo da!
➜ GARRANTZITSUA: ez idatzi dena maiuskulaz eta ez erabili emotikonorik.
Behin eskaera eginda ezin izango da gutuna aldatu, beraz, ziurtatu informazio guztia ondo dagoela, mesedez.
Eskerrik ako!
➜ Galdetegia eta gero ohiko galderen erantzunak dituzu dudak izatekotan.
Ohiko galderak
Erraza al da Olentzero Gutun deskargagarria inprimatzea?
Bai, oso erraza da Olentzeroren Gutuna etxean edo kopia-denda batean inprimatzea.
Gutuna PDF A4 formatuan dago, beraz, edozein etxeko inprimagailutan inprima daiteke.
Gutunazala PDF A5 formatuan dago, beraz, zure inprimagailuaren balioak egokitu besterik ez dituzu egin behar.
Portaera Onaren Ziurtagiria eta Denborapasak ere PDF A4 formatuan daude.
Errealistagoa izan dadin, pergamino motako paper zahartua erabiltzea gomendatzen dizut edo zuriz inprimatzen baduzu, etzandako papera edo 130 gramotik gorako xaflaren lodiera duena.
Paper mota hau ez baduzu, gure Olentzeroren Gutuna ere oso ondo geratzen da folio arrunt batean.
Zein egunetik eskatu daitezke Olentzeroren Gutunak?
2023ko azaroaren 1etik 2023ko abenduaren 22ra arte eska ditzakezu zure seme-alabentzako Olentzeroren Gutunak.
Noiz da momentu egokiena Olentzeroren Gutuna emateko?
Gure gomendioa da eskutitza ematea Gabon-Gaua baino aste pare bat lehenago, bertan Olentzerok txikiari esaten diolako zertan dabilen ondo eta zertan hobetu behar duen eskatutako oparia jasotzeko.
Horregatik, ahalegin handia egingo du Gabon-gauera arte ondo portatzeko.
Hobe da orain eskatzea eta emateko unerik egokiena dela uste duzunerako gordetzea.
Zer barne hartzen du gutunak?
Olentzeroren Gutuna vintage estiloko 2 orriz osatuta dago, xehetasunez beteta eta eskuz idatzitako letra-tipo oso zaindua dutenak. Honakoak barne hartzen ditu:
- Alde bateko gutun pertsonalizatua, haur bakoitzaren datu norbanakoekin eta Olentzeroren sinadurarekin.
- 3 aldetako Gabonetako ipuin originala aukeran.
- Gutun-azal bat haurraren izenean, Olentzeroren zigiluarekin, posta-zigilu ofiziala eta pegatina batekin.
Zenbat balio du Olentzeroren Gutunak?
Olentzeroren Gutun pertsonalizatu digitalak 7,95 €-ko prezioa du, BEZa barne.
Baina gehigarri batzuk ere gehi ditzakezu zure bidalketari:
- Gutun Personalizatua + Portaera Onaren Ziurtagiria: 11.95€
- Gutun Personalizatua + Olentzeroren Denborapasak: 10.95€
- Gabonetako Pack Berezia: Gutuna + Ziurtagiria + Denborapasak: 13.95€
Gutunak itzuli al daitezke?
Ez. Produktu guztiz pertsonalizatua denez, ordainketa egin ondoren ez da itzulketarik onartuko.
Bidal daiteke gutuna haur bat baino gehiagoren izenean?
Ez. Gutunak banakakoak dira haur bakoitzarentzat, haien informazioa agertzen baita: izena, adina, zaletasunak…
Nola pertsonalizatzen dira Olentzeroren Gutunak?
Goiko Galdetegia bete beharko duzu haurraren datuekin.
Gutuna euskeraz nahi dut, baina ez dakit hitz egiten….
Lasai, Galtzagorriek itzuliko dute informazioa.
Gutunak bidali baino lehen berrikusten dira?
Noski. Galtzagorriek arreta handiz errepasatzen dute gutun bakoitza.
Horrez gain, behin galdetegia beteta, dena zuzen dagoela egiaztatzeko informazioaren laburpena duen mezu bat irtengo zaizu.
Baina formularioa betetzen duenaren ardura da informazioa zuzena dela ziurtatzea.
Bidalketetan arazorik izanez gero, gurekin harremanetan jarri behar duzu olentzerogutuna@gmail.com helbidean, ahalik eta irtenbiderik onena eman diezazugun, gure Salmenta Baldintzetan azaltzen den moduan.
Zer gertatzen da erratu banaiz?
Zure galdetegia amaitu eta berehala ohartzen bazara akats larri bat egin duzula, bidal iezaguzu mezu elektroniko bat olentzerogutuna@gmail.com gaian adieraziz: URGENTEA + haurraren izen-abizenak.
Posta elektronikoan egin beharreko aldaketa esan eta hori egitea posible den ala ez baieztatuko dizugu.
Zure inprimakia bete eta 10 minutu igaro ondoren mezu elektronikoa jasotzen ez badugu, asko sentituz, Galtazagorriek ezin izango dute gutuna aldatu.
Zenbat denbora behar du gutunak iristeko?
Galtzagorriek bi lanegun inguru behar dituzte gutuna prestatzeko eta mailez bidaltzeko.
Inprimatutako gutunak eska al daitezke?
Bai. Abenduaren 15a baino lehen eskaera egiten baduzu, postaz bidaltzen den Olentzero Gutun inprimatua eskatzeko aukera duzu.
Zure gutuna posta arruntez jasotzea nahiago baduzu (1€ bidalketa), ondoko galdetegia bete behar duzu. Eta nahiago baduzu posta ziurtatuan jasotzea (4.80€ bidalketa) ondoko galdetegi hau.
Zer egin behar dut nire gutuna jasotzen ez badut?
Egun batzuk igaro ondoren eta beranduenez abenduaren 21a baino lehen gutuna jasotzen ez baduzu, jarri harremanetan Galtzagorriekin lehenbailehen, konponbidea eman diezazuten (olentzerogutuna@gmail.com).
Ziurtatu spam karpeta egiaztatu duzula lehenik.
Ordaintzeko modua segurua al da?
Bai. Ordainketa transferentzia bidez egiten da, zure bankuak ahalbidetzen duen ordainketa-pasabidea erabiliz.
Gainera, www.olentzero.pro web gunea, SSL ziurtagiriarekin babestuta dago.